ONGI ETORRI BLOG HONETARA!

Blog honen helburua aniztasunaren eta heziketa bereziaren inguruan sortzen diren hausnarketa eta eztabaida gunea zabaltzea da, era berean Heziketa behar bereziak dituzten ikasleentzako baliabideak eta errekurtsoak elkartrukatzeko aukera ematea.
Badakizu zure kezkak, hausnarketak, zalantzak,... bidaltzeko aukera duzula oso baliogarriak baitira.
Guztion artean oso lan bikaina lortuko dugulakoan nago.
Beraz, animo, parte hartu eta ekin idazteari.
Eskerrik asko zure laguntzagatik.
Agur bero bat.

ANIZTASUN KULTURALA

UNESCOk antolatutako Hezkuntza,Zientzia eta Kulturaren 33. bileratan,Parisen 2005ko urriaren 21an ospatua, kultur aniztasuna gizateriaren oinarrizko ezaugarri bat dela baieztatu zuten.Aniztasun kulturalak baloratu behar duen gizateriaren amankomuneko ondare bat osatzen du eta guztion onurarako babestu behar dugu. Halaber, kultur aniztasunak aukeren kopurua zabaltzen du mundu aberats eta aurrerakoi bat sortzen duelako.Honi esker norbanako gaitasunak eta giza balioak indartzen dira, hortaz, erkidegoen , herrien eta estatuen garapen jasangarriaren eragile nagusi bihurtzen da.

Gure munduan bizimodu eta kultura anitz badaude ere, argi izan behar dugu,norabide eta jomuga berberak dituen giza familia edota komunitate bakarra osatzen dugula.Elkartu beharra dugu, baldin eta gizarte duin bat sortu nahi badugu: naturarekiko errespetuan, giza eskubide unibertsaletan, justizia ekonomikoan eta bakearen kulturan oinarrituko den gizartea, hain zuzen.Helburu honen inguruan, beraz, Lurreko herri guztiok erantzunkizun handia dugu.

Herrialde ezberdinetako herritarrak izan arren mundu berekoak gara eta guztion ongizatea segurtatu nahi dugu, horretarako ezin dugu ondorengo hitza ahaztu: "Arraza, hizkuntza, erlijio, sexu joera, genero, kolore, nazio, etnia edo gizarte jatorrian oinarritutako edozein motatako diskriminazioa desagerraraztea".

Alde batetik, bizimodu jasangarria lortzeko asmoz, beharrezkoak diren trebetasun, ezagupen eta baloreak heziketa formaletan zein bizitzan zeharreko ikasketetan integratu behar ditugu. Garapen jasangarrian aktiboki laguntzeko gai izan gaitezen, guztioi heziketa aukerak eskaini behar zaizkigu.

Beste aldetik, Herri guztien arteko kooperazioa, elkartasuna eta elkar ulertzea lagundu eta bultzatu behar ditugu, horrela tolerantzia, biolentziarik gabeko eta bakearen aldeko kultura sustatzen ari gara.

Aniztasun Kulturala

EZBERDINTASUNARI ESKER DENOK IRABAZTEN DUGU

Gure eskoletako erronka ikasleen heziketa da , desberdintasunen berdintasuna helburutzat hartu behar dugu benetako berdintasuna lortzeko. Guztiak berdin berdinak izango bagina, ziur aski oso istilu eta gatazka gutxi egongo lirateke gure artean.Baina pertsona bakoitza bakarra eta errepikiaezina da, genetikoki konfigurazio zehatza eta bakarra du jaiotzez. Jatorri etniko eta kultural desberdinak , ilusio, amets, asmo, proiektu eta ikusmira desberdinak ditugu. Bizitzatik eta besteengandik gauza desberdinak espero ditugu. Baina beste batzuekin elkartzen garenean amankomuneko helburua baten bila jotzen dugu. Hori dela eta, lehia baztertzen dugu eta ahalegin guztiak batzen ditugu , bide honetan guztiok irabazten dugu eta.

Zer iruditzen zaizue sarean aurkitutako ondorengo ipuina? Tituluaren baieztapena izan daiteke?...

INURRIEN FUTBOLA

"Egun haietan zuhaitz handia pil-pilean eta gainezka zegoen. Inurrien futbol-txapelketa mundiala ospatu behar zen eta mota guztietako inurriak munduko bazter guztietatik etorriak ziren. Hantxe zeuden inurri gorriak, inurri beltzak, hegodunak, termitak… baita itxura askoko inurri txoro batzuk ere; eta talde bakoitzari bere zaleak jarraitzen zitzaizkion. Zenbat eta partidu gehiago jokatu, handiagoa emozioa, eta gero eta beroago taldeen jarraitzaileak. Eta, jakina, gertatu beharrekoa gertatu zen: harmailetan inurri beltz batek “kakanarruok” esan zien inurri gorriei. Hauek bultzakadez erantzun zuten eta, segundo batean, izugarrizko iskanbila sortu zen: antenak, hankak eta barailak nahaste-borrastean. Milaka inurri erizaindegira eraman behar izan zituzten eta txapelketa/lehaiketa geldiarazi eta bertan behera utzi behar izan zuten. Egia esan, beti zegoen arazoren bat inurri batzuen eta besteen artean, baina orduko hartan urrunegi joan ziren gauzak; beraz, inurri jakintsuen bilera antolatu zuten. Egunetan eztabaidatu zuten arazoa behin betiko nola konpondu. Azkenean jakinarazpen ofiziala egin zuten: “Gure ustez, futbol-talde bateko inurri guztiak berdinak izateak inurri-motak konparatzen ari garela (onenak zeintzuk diren jakiteko) pentsatzea eragiten du. Eta inurri-mota guztiak bikainak direla eta bata bestearekin zertan konparatu ez dutela dakigunez, aurrerantzean talde bakoitza mota ezberdinetako inurriek osatuko dute”. Erabaki hark zalaparta handia eragin zuen, baina laster egin ziren talde berriak, inurri ezberdinez osatuak, eta inurri bakoitzak bere talde faboritoa aukeratu ahal izan zuen. Haserreak, partiduak emozioz beteak ziren arren, desagertu egin ziren ia eta inurri guztiek ulertu zuten kirolaz haserre eta borrokarik gabe ere goza zitekeela."

Zein da gehien gustatzen zaizun arloa?

No hay publicaciones.
No hay publicaciones.

zer dio gaur prentsak?